viernes, 1 de marzo de 2013

ZEZENEN PLAZA ITXI?


Catalunian zezen plaza itxi nahi dute, zezen gehiago ez hiltzeko. Antitaurinoak, zezenak hiltzearen kontra daude. Besteak, zezenak hiltzearen alde daude, beraien ustez, dibertigarria delako. Ni, antitaurinoak bezala, zezenak hiltzearen kontra nago. Zezenen hiltzeari kirol baten izena eman ahal diogu? Nire ustez, zezenen tortura eta sufrimendua ezin da kirol bat izan.

Zezen plaza ez badute ixten, animalia asko eta asko hilko dute. Baina aldiz, ixten badute, zezenak ez dute tortura gehiago sufrituko. Antitaurinoek esaten dute manifestazio gehiago egingo dutela zezenen plaza ixten ez badute, beraientzat gaizki dago, azkenean zezenak desagertzeko zorian geratuko direla esaten dute.

UPyD-koak zezenen plaza ixtearen alde daude. Baina Toni Kantok, diputatua esaten du animaliek ez dutela ezkubiderik. Hori entzun ondoren, antitaurinoek beste manifestazio bat egin dute, UPyD-koen kontra.

Kataluniako Parlamentuan zezenen plaza ixteari baietz esan dute gehienek. Datuarekin azalduko dut: Kataluniako Parlamentuko 59 legebiltzaileak zezenak hiltzearen alde daude, beraien ustez festa eta kultura bezala delako ; baina, 67 legebiltzaile zezenak hiltzearen kontra daude, beraien ustez tortura bezalakoa delako.

Zezenen hiltzea pertson batzuentzat dibertigarria da, beraientzat ikuskizun bat da. Beste pertsonentzat, zezenen hiltzea, dirua irabaztea eta erakargarri turistikoa bat da.

Eta horren guztiaren aurrean, zezenen sufrimendua eta tortura, pertsona askoentzat kirol bat da, bai. Baina pertsona batzuk daude, asko eta asko borrokatzen zezenen plaza ixteko eta zezenak sufrimendu gehiago ez eukitzeko. Nire ustez, zezen plaza itxi behar dute ahalik eta azkarren.

De la Torre, Maider.